XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ASTEKO BERRIAK. Zer gizona!.

Badakizue deputatuak hasiak direla mintzatzen helduden urtheko budjetaz.

Budjet horren aitzinetik antolatzeko hautatuak zituzten komisarioek khendua zuten, beren ustez, gobernamenduak aphezeri zor dioten dirua.

Hola bazuketen nola paga kargutan jarriak dituzten adiskide andana, zerga berririk gabe.

Bainan deputatuek ez diote holakorik onetsi.

Frantzian zituen ontasun handiak, bainan bakharrik hitzeman-arazi ondoan pagatuko zituela aphezpikuak eta herrietako aphezak.

Beraz behar ditugu aphezpikuak eta herrietako aphez hoik pagatu, edo bertzenaz gibelerat eman Elizari bere lehenagoko ontasun hek.

Gibelerat emaite hori ez zaitzue naski laket; beraz hitzeman dirua ez ukha.

Horra zer behar zitezken Waldeck-Rousseau minixtro nausiaren hitzak, nahi izan balu zuzenez eta egiaz mintzatu.

Bainan gaurgoitik ezagutzen duzue jaun hori nik bezen ontsa, eta segur naiz oro harrituak zintezketela, irakurtzen bazinute holako balentria bat egin duela.

Ez, ez, ez du holako balentriak egin.

Aphezeri zor zaioten pagaren alde mintzatzean, atzeman du oraino aphezen etsaieri atsegin egiteko padara.

Jaun minixtroaren arabera, ez da khendu behar budjetetik aphezpikueri eta aphezeri emaiten zaioten dirua, zeren, diru horri esker, gobernamenduak esku handia hartzen baitu ala aphezpikuen ala aphezen gainean.

Nahiz badakien, gogoa hala duenean, ederki eta gozoki mintzatzen, hitz hoik erran ditu frango lazki.

Ez da beraz harrigarri, framazon gorrietarik andana bat ere jarreiki bazaio, garrastekin eta churiekin batean, komisarioen galdearen ez onesteko Bortz ehun eta lauetan hogoi deputatuetarik, ez dire arras berrehun nahi izan dutenak budjetetik khendu aphezpikueri eta aphezeri zor zaioten dirua, komisarioen galdearen arabera.

Hori ongi.

Oraino budjeteko bertze ichtorio bat.

Huntan minixtro-nausiak ez du gaina izan, aitzinekoan bezala.

Zenbat aldiz ez dautzuegu erran badugula, Frantzian, kargudun eta emplegatu sobera, eta hortik behar litekela hasi gure budjet izigarriaren ttipitzen! Hori egin ahal diteke, nehori zuzen kontra jazarri gabe, eta herriarentzat kalterik gabe.

Iduri du deputatuek holako zerbeit gutizia erakutsi nahi izan dutela, joanden astean.

Huna zer gerthatu den.

Deputatu batek eta deputatu hori zozialista da erran diote bere laguneri, nola aurkitu den, berrikitan oraino, minixtro nausiaren buregoetan, eta nola harritua egon den ikhusirik zenbat emplegatu zen barne hartan.

Ez omen zuten lan soberakinik, ezen andana bat han zagon subazterrean deskantsuki kazeta irakurtzen.

Hiruetarik bia alfer dagode barne hartan.

Horra zertako deputatu horrek galdatzen zuen, minixtro nausiaren buregoentzat ez lehenago bezenbat diru onestea, jaun minixtroak ikhus zezan behar zituela hango emplegatuak gutitu.

Amesten duzue errechki zer ihardetsi ahal duen Waldeck-Rousseau minixtro nausiak.

Jaun horren arabera, buregoko emplegatuak, sobera izaiteko orde, ez dire aski ere; beraz othoiztu ditu deputatuak ez detzaten sinhets beren lagun zozialistaren erranak.

Ez du deus gehiagorik galdatzen, bainan bederen behar du lehenago onesten zen diru hura.

Gehienek oraikoan ez dute entzun minixtroaren oihua, eta bozetarat joan direnean, diruaren gutitzaileak nausitu dire.

Ez da ez naski hortako emplegatu bat gutiago izanen, minixtro nausiak atzemanen baitu nonbeitik ororen atchikitzeko dirua; bainan bethi deputatu gehienen aithormen hori zerbeit bada.

Ichtripu bat

Joanden ortziralean, arratseko zazpi orenetan, trein batek lehertu du tramway batetako puska handi bat, Lyongo hirian.

Tramway horrek, hiriko karrika batean, khurutzatu behar zuen treinako burdin bidea; eta nola athekak idekiak baitziren, khurutzatzen hasi da burdin bide horren, treina harat heltzerat zoalarik.